2015-04-24

ETORKIZUN HURBILERA GERTURATUZ/ ACERCÁNDOLES A SU FUTURO MÁS PRÓXIMO

Batxilergoko 2.mailako ikaslei dagokienez, eurengan bereziki pentsatutako ekintzak garatzen doguz urtero. Ekintza honeen bitartez, euren aniztasunari aditu eta Lauaxeta ikastolan izan daben bizitza etapari amaiera emon eta euren bizitzetan zabalduko dan etapa barrirako egin beharreko hausnarketak sustatu nahi izaten doguz.
Zentzu honetan, besteak beste euren intereseko diran enpresetan praktikak, hitzaldiak, ikasketen ate irekiak, … jasotzen dabez, etorkizunera begira hartu behar dabezan erabakietan lagungarri izateko asmoz.
Hildo honetatik, aurten batxilergoko 2. mailako ikasle guztiak izan dira enpresetara bisita praktikoak egiten. Guztira, 42 enpresa izan dira, gurasoek artean bilatutakoak.
Ekintza honeetan, azpimarratzekoa da ikastolako familien inplikazioa, ikasleen mentoring eta aholkularitza funtzioak eginez eta euren esperientzia ikasleen zerbitzura jarriaz. Hau da, azken baten, benetako ikasketa komunitate bat, alkarren arteko esperientziaz baliatuz ikasten da eta.
Kurtso amaierarantza, bestalde, selektibitate simulakro bat ere garatzen da, bertan, selektibitatean egiten dan modu berean azterketak egiteaz gain, ikasleei, proba honetan ahalik eta emaitz hoberenak izan dagiezan bestelako aholku eta gomendioak ere emoten jakez/

Pensando en los alumno/as de 2º de Bachiller, desarrollamos una serie de actividades a lo largo del año. Mediante estas, pretendemos fomentar las reflexiones que deben realizar sobre su futuro más próximo, atendiendo a su diversidad.
En este sentido, planteamos prácticas en empresas de su interés, charlas, jornadas de puertas abiertas de diferentes carreras y estudios, etc.
En esta línea, todos los alumnos/as de 2º de Bachiller han realizado visitas prácticas a un total de 42 empresas.
Cabe destacar además la implicación de las familias de la ikastola, puesto que las visitas a estas empresas han sido gracias a su colaboración. Algunas familias, realizan además acciones de mentoring y asesoramiento a los alumnos/as, poniendo su experiencia al servicio del aprendizaje de los alumnos/as. Ejemplo real en definitiva, de una verdadera Comunidad de Aprendizaje.
Hacia final del curso, se realiza igualmente un simulacro de selectividad, donde los alumnos/as tienen ocasión de realizar las pruebas de esta, ambientándoles en las condiciones en las que esta prueba se desarrolla y ofreciéndoles además charlas con consejos y recomendaciones para su éxito.
#Lauaxetaikastola