2015-04-22

FRUSTRAZIOA ETA ZORIONTASUNA

Lauaxeta ikastola
Atzoko egunean, Lauaxeta Ikastolan, Haur Hezkuntzako gurasook, hausnarketarako aukera ezin hobea izan genduan gainbabesa eta frustrazioaren inguruko hitzaldi bateri esker.

Angela Magaz, psikologa eta psikologia doktore danaren eskutik ikasi gendun, haur txikitxoek, gainbabesa behar dabela, baina umeek babesa eta haurtzaroan egiten dogunak garrantzia handia daukala, etorkizunean gure seme-alabek izango daben garapenean.

Gure seme-alabak, ahalik eta denpora gehien pozik egotea nahi izatea, joera naturala dala ulertu genduan, baina hori eurentzako kaltegarri suertatu daitekeela baita eta azken finean, zoriontsu ez izatera eroan daikezala hain zuzen ere.
Ez daukagu gure bizitzetan izan doguzan zailtasunak eta honeengandik lortutako ikaskizunak gogoratzea besterik. 

Horrela ikusita, zera agertzen jaku: ez dagola emozio positibo eta negatiborik, guztiek zeregin edo onura bat izan bait daikeela, gure garapen pertsonalerako mesededarri izan daitekezalako. Zentzu honetan, gure seme-alaben haserrea, ira, amorrua, ... erreakzio naturalak izateaz gain, frustrazioari aurre egitearen ondorio dira eta konpetentzia desberdinen garepenerako ezinbesteko aukera doguz: negoziazioa, euren interesen defentsa, besteen ikuspuntua ulertzen saiatzea, arazoak ebazteko gaitasuna, ... jartzen dabe jokoan gure seme-alabek eta konpetentzi guzti honeek, ezinbestekoak dabez, bizitzan zoriontsu izatea nahi badogu.

Ikuspuntu barri honek, euren kexa, haserre, eztabaidak, ... berrinterpretatzeko aukera emoten deusku. Euren ikuspuntu, eritzi eta identidadearen adierazpen bezala ulertzeko. Erreakzio natural bezala interpretatzeko. 
Eta momentu horretan zoriontsu ez izateagatik gu txarto sentitu beharrean, zera pentsatzeko: esperientzia horreek, oso baliagarri izango jakezala euren garapenerako eta azken batetan lortu nahi dogunerako: euren zoriontasunerako.

Eskerrik asko ondorio honeetara heltzen laguntzeagaitik.
#Lauaxetaikastola #educación